Jon Iruretagoyena

Sorturtea: 1985

Afiliazio herria: Baiona

Jon Iruretagoyena 1985ean sortua da, Baionan. Dantzaren munduan murgildurik bizi izan da, ttipi-ttipitik. Bere aitari segi, errepetizio anitzetara joan zen eta Juan Antonio Urbeltzen lehen ikusgarriaz, Zortziko izenekoaz, oroitzapen paregabea atxikitzen du. Oinak Arin (Beskoitze), eta gero Ortzadar (Ahurti) taldeetan hasi zen dantza ikasten. Xirula Mirula sorkuntzan parte hartu zuen (7 urte zituelarik) eta, ordutik, bere dantza teknika Maritzuli eta Argia taldeetan lantzen du. Haren aita eta Juan Antonio Urbeltz haren dantzari ibilbideko bi erreferentzia nagusiak dira. Haren hirugarren dantza-maisua, Maritzuli konpainiari esker, Bruno Delavigne da. Xiberotar dantzak xeheki irakatsi zizkion. Horrek dantza horien historiari buruz eta Frantziako eta Europako dantzekin dituzten harremanei buruz ikerketa sakonak egitera bultzatu zuen. Gaur egun, Jonek gai horri buruzko konferentzia dantzatuak proposatzen ditu. 2005az geroz, Claude bere aitarekin elkarlanean, sorkuntzak burutzen dituzte. Iruretagoyena aita-semeek pedagogiaren axola bera partekatzen dute: dantza irakatsi (eta ez dantzak), pertsona bakoitza bere gorputz adierazpenaren aurkitzera lagundu, oinarrizko urratsak zehaztu, haien konbinazio anitzek mugarik gabe sortzeko ahala ematen baitute.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 201 201 - Claude Iruretagoyena - Jon Iruretagoyena 2014-11-02 2:07:11 Baiona Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.