Jakes Telleria-Adam

Sorturtea: 1935

Afiliazio herria: Donibane Lohizune

Jakes Telleria Adam Donibane Lohizunen sortu zen, Errepublikako karrikako 6.ean, Adam pastizategiaren hirugarren estaian. Bera baino zaharragoak ziren bi arreba zituen (bera baino hamabi eta hamalau urte gehiago).

Aita zapataria zuen. Balentin Telleria Eibarren sortu zen, Gipuzkoan. Ama Pascaline Adam zen, XVII. mendean sortutako Adam Etxearen oinordekoa. Makarroi bixkotxentzat famatua den pastizeria hau, garaian, familiako kabaret-ostatu bat zen.

Familiaren tradizioa ahoz transmititzen zen eta oinordekotza jasotzen zuenak baizik ez zitzakeen makarroiak gordeka fabrikatu.

Aitaren heriotzaren ondotik, Maulen eta Parisen zenbait urtez ikasten egon ondoan, Jakesek familiaren lekukoa hartu zuen. Lehen, tokiko jendeak ziren bezeroak, eta, bereziki, beren ofizioaren oparotasunaren garaian, arrantzaleak. Baina, bezeria aldatzen hasi zen. Gainera, hazkurri industriaren konkurrentzia azkarra zen. Hala, Jakesek etxe famatuaren ekoizpen motak aniztu zituen eta pastizeria, gozoki eta txokolate gehiago sartu zituen.

Gaur egun, Jakesen semea den Jean-Pierrek lekukoa hartu du. Adam etxeak Donibane Lohizunen eta Biarritzen lau saltoki eder ditu, linean den saltokia ahantzi gabe.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 DL-7 DL-7 - Jakes Telleria-Adam 2012-05-22 0:50:04 Donibane Lohizune Xan Aire

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Adam pastizeria 0:27:17
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.