Juanita Lacourrège

1928 / 2017
Afiliazio herria: Irisarri

Juanita Lacourrège eta Germaine Minaberry Irisarriko Ospitalean sortu ziren. Bost haurreko familia batean handitu ziren eta Eleketa programaren barnean filmatua izan den Pierre Iribarren anaia zuten. Juanita haurren artean bigarrena zen, Germaine aldiz gazteena. Biak herriko eskola publikoan ibili ziren, hamalau urtetan zertifikata eskuratu arte. Juanitak etxea 21 urtetan utzi zuen Donapaleun josten ikasteko eta hori, 25 urtetan Ortzaizera ezkondu zen arte (1954). Kontulari batekin ezkondurik, hiru haur ukan zituen eta bizia, etxearen eta ahizparen jatetxean eman laguntzaren artean iragan zuen. Germaine 21 urterekin Parisera joan zen eta bere ahizparen adin berean ezkondu (1959), beti ere Ortzaizen. Germaine-ren ezteiak Ospitalean ospatu ziren. Ondotik, senarrak Ortzaizen zuen Mendi Aldea hotel-jatetxean plantatu zen. Bi haur hezi zituen bere hotel-jatetxea arduratzen zen ber. Bi ahizpak bereziki haurtzaroaz eta Irisarriko gazte garaiaz mintzo dira, hala nola komanderia handi horretan iragan familia momentu goxoetaz, bai eta pairatu izialdura handietaz ere.
Juanita Lacourrège 2017ko otsailean zendu zen.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 125 125 - Juanita Lacourrège - Germaine Minaberry 2011 1:43:10 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

# Izenburua Iraupena
1 Juanita Lacourrège: aurkezpena 0:02:36
2 Aita, alabekin zorrotza 0:01:09
3 Aita, bitartekari estimatua herrian 0:01:46
4 Merkatuan 0:01:31
5 Kongregazionea 0:02:23
6 Haur jokoak 0:00:36
7 Belarrak 0:01:03
8 Sukaldea 0:02:03

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.