Germaine Minaberry

Sorturtea: 1935

Heriotze urtea: 2023

Afiliazio herria: Irisarri

Germaine Minaberry eta Juanita Lacourrège Irisarriko Ospitalean sortu ziren. Bost haurreko familia batean handitu ziren eta Eleketa programaren barnean filmatua izan den Pierre Iribarren anaia zuten. Juanita haurren artean bigarrena zen, Germaine aldiz gazteena.
Biak herriko eskola publikoan ibili ziren, hamalau urtetan zertifikata eskuratu arte. Juanitak etxea 21 urtetan utzi zuen Donapaleun josten ikasteko eta hori, 25 urtetan Ortzaizera ezkondu zen arte (1954). Kontulari batekin ezkondurik, hiru haur ukan zituen eta bizia, etxearen eta ahizparen jatetxean eman laguntzaren artean iragan zuen. Germaine 21 urterekin Parisera joan zen eta bere ahizparen adin berean ezkondu (1959), beti ere Ortzaizen. Germaine-ren ezteiak Ospitalean ospatu ziren. Ondotik, senarrak Ortzaizen zuen Mendi Aldea hotel-jatetxean plantatu zen. Bi haur hezi zituen bere hotel-jatetxea arduratzen zen ber.
Bi ahizpak bereziki haurtzaroaz eta Irisarriko gazte garaiaz mintzo dira, hala nola komanderia handi horretan iragan familia momentu goxoetaz, bai eta pairatu izialdura handietaz ere.

2023ko urtarrilean zendua da.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 125 125 - Juanita Lacourrège - Germaine Minaberry 2011-08-31 1:43:10 Ortzaize Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Irisartarrak mintzo 0:40:11
2 Ortzaiztarrak mintzo 1:01:12
3 Eliza Irisarrin 0:06:50
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.