Luixa Lastra

Sorturtea: 1932

Heriotze urtea: 2015

Afiliazio herria: Azkaine

Luixa (Louise) Leizagoyen, Lastra espos izenekoa, Sarako Angoinia etxean sortu zen, Lehenbizkai auzoan, 1932ko urtarrilaren 2an. Hamar haurride ziren, Lucie besteak beste. Lucie, 13 egun besterik ez zituela, gizarte laguntza zerbitzuen eta familiaren esku ezarria izan zen.

Luixa eta Lucie oso lotuak dira. Lucie 1922an sortu baitzen, adin tarte txikiagoa zuen bere anai-arrebekin baino. Izan ere, Luixa bederatzigarren haurra izanik, ahizpa gehienarekin 24 urteko aldea zuen.

Leizagoyendarrak Angoinia etxaldeko maizter ziren. Etxaldea mugatik kilometro batzuetara zegoenez, salgaiak eta pertsonak pasarazteko leku egokia zen. 1939-1945eko gerla denboran, kontrabandoak bizitzen laguntzen zituen eta Lucie Comète Sarean sartua baitzen, muga zeharkatu behar zuten hainbat pertsona aterpetu zuten.

Luixak horrela ezagutu zituen Florentino Goikoetxea, Manuel, Emile Meyran (Milito), Elvire de Greef (Go Izeba) baita Gaxuxa, Gracie Ladouce eta nola ez Kattalin Aguirre saratarra.

Batzuetan Marxa Billerey-k lagundurik, Luixak mezulari lana egiten zuen.

Lucie, 1943ko martxoan Ziburuko Edmond Dufau-rekin ezkondu zen eta gerla denboran Donibane Lohizunen lan egin eta bizi izan zen. Sarearen jarduera batzuentzat erabili zuen Angoinia base bezala. Bertara bizitzera itzultzea behartua izan zen, bere senar klandestinoarekin (ez baitzuen STO deituriko Lan Behartuen Zerbitzua egin nahi), beren Roger lehen haurra sortu eta gero (1943ko abenduaren 18an).

Luixa Angoiniatik joan zen bere ezteien karietara (1960) eta Azkainera joan zen bizitzera. Senarra 1973an hilik, hiru haurrez arduratu behar izan zuen bakarrik.

Luixa 2015eko apirilean hil zen.

Lucie bere senarraz bereizi zen 1963an eta hilabete gutxi geroago Toronto-ra joan zen bizitzera. 63 urterekin hil zen (1985) eta Sarako hilerrian dago hilobiraturik.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 206 206 - Luixa Lastra - Marxa Billerey 2014-05-22 0:57:47 Azkaine Terexa Lekumberri
2 GI-ELEKETA-4 Eleketa kronika #4: Luixa Lastra 2014-05-22 0:13:38 Sara Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Comète sarea (1941-1945) 0:30:13
2 Gerla zibilako iheslariak Saran 0:02:27
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.