Luisa Berrogain

1947
Afiliazio herria: Urdiñarbe

Louise Luisa Berrogain Mitikilen sortu zen 1947an. Herrian euskara eta bearnesa hitzegiten ziren. Bere burasoak bearnesez ari ziren helduen kontuak aipatzeko. Praktika hori Nabarrenkoxeren hurbiltasunak azaltzen du: merkatu garrantzitsu bat bazen hor eta Mitikiltarrek Maulekoa baino gehiago nahiago zuten. 

Luisaren aitak ikasketak egin zitzan nahi zuen. 1965ean, Batxilergoa eskuratu zuen. 

1966an, historia-geografia irakaslea bilakatu zen Donaixti-Ibarren. 1973an, postu hori utzi zuen, enpresa kudeaketa ikasteko Etxarriko baserri inguruneko formakuntzarako elkartean (AFMR). 

1975etik 1984ra, Okzitaniako Tolosako Purpan eskolan klaseak eman zituen.

Ondotik, Xiberora itzuli eta Orhy langile kooperatibaren abenturan parte hartu zuen, hor Iratiko oihaneko egurra baloratzeko pagondozko altzariak egiten zirelarik. Kooperatiba hura 1987an hetsi zen. 

Geroago, Luisa Lurralde Hitzarmenen dinamikan sartu zen, Etxarriko AFMR-a horren bultzatzaile nagusia zelarik. Mauleko Tokiko misioan sartu zen eta hor, besteak beste, CLEFE (Club Local d’Épargne pour les Femmes qui Entreprennent) diruztatze egitura sustatu zuen emazteak beren enpresak sortzen laguntzeko. 

Bestalde, Luisa Xiberoko ikastolako lehen burasoetan izan da ere (1972 - Maule).

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 385 385 - Luisa Berrogain 2021 0:54:49 Dominika "Titika" Recalt
2 abk-3 Eleketa emankizuna #2: Xiberoako ekonomia, atzo, egun eta bihar 2023 1:08:10 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Etxarriko eskola eta herri kontratuak 0:03:59
2 Emazteak lan munduan (CLEFE) 0:04:50
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.