-
|
- Euskara
Maite Biscaichipy
1957
Afiliazio herria:
Arrosa
Maite Arrabit, Biscaichipy ezkondua, Arrosako Satali auzotegian kokatua den Harretxea etxean 1957an sortua, 1950 eta 1965 artean sortu hamaika haurrideko seigarrena da (bederatzi mutiko eta bi neska). Odette bere ahizparekin (bosgarrena), ama etxeko zereginetan laguntzea dute lan nagusia.
6 urtetik aitzina, herriko eskolara joaten da Maite (4 km oinez goiz eta arratsez) eta eguerditan serorenean bazkaltzen du. Odette ahizparekin bi urte iragaiten ditu ondotik Angeluko Stella Maris kolegioan (1967-1969) bertan baitu amaren ahizpa serora bat.
12 urtetan, Baigorriko menaiu zentrora doa (1969-1972) eta gero Frantsesenia laborantzako formakuntza zentrora idazkaritza CAP bat pasatzeko (1972-1975).
18 urtetan, sasoiak egiten ditu Lourdesen (1975-1977) Jean-Baptiste Biscaichipyrekin 1978an ezkondu arte.
1979an, familiako etxaldeko segida hartzen du bikoteak, Maite, beste lan batzuk burutuz aldi berean kanpoan (estrak herriko jatetxe batean, denbora erdi bat 1985etik aitzina Sorondoenea etxaldean (oilasko hazkuntza).
Jean-Baptistek erretreta 2012an hartu du, Maitek 2018an. Haien hiru haurren artean (Pantxika: 1981, Peio: 1982 eta Xabi: 1983), Xabik eta haren emazteak segida 2016an hartzea erabaki dute.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 380 | 380 - Maite Biscaichipy - Jean-Baptiste Biscaichipy | 2021 | 0:35:08 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Maite Biscaichipy sortzez Arrabit: Arrosa Harretxea sortetxeko familia | 0:03:49 | |
| 2 | Maite Biscaichipy: eskola eta lanbide heziketa | 0:04:19 | |
| 3 | Maite Biscaichipy: sasoilari Ezterenzubin eta Lurden | 0:01:59 | |
| 4 | Bizitegiaren eta laborantzaren modernizazioa | 0:03:42 | |
| 5 | Etxaldearen segida bere senarrarekin 1979an | 0:02:02 | |
| 6 | Senarraren integratzea eta etxaldearen garapena | 0:06:17 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Sasoinak Lurden | 0:02:26 | |
| 2 | Satali Harretxea urteetan zehar (1963-2018) | 0:05:30 |