Marie-Claude Hasquet (ezkondu ondoan, Marie-Claude Aire) 1953ko apirilaren 21ean sortu zen Urepeleko Sanferminenea deitu etxean.
Herriko eskola publikoan eskolatua izan da 1957tik 1965era. Ondotik bi kolegiotan ibilia da: publikoan, Baigorrin, 1965etik 1967ra (6. eta 5.ean) eta pribatuan Baionako Sainte-Agnès-en, 1967tik 1969ra (4. eta 3.ean). Azkenik, Biarritzeko “Rocailles” lizeoan ibili da (administrazio enplegatua izateko BEP titulua ukaiteko, 1969tik 1971ra).
Donibane Lohizunen haurrak zaintzen bi urtez aritu ondoan, Urepelera itzuli eta 1973ko maiatzaren 5ean, Daniel Aire-rekin ezkondu zen. Elkarrekin, hiru haur ukan dituzte: Xole, 1973an sortua, David, 1974an eta Xan, 1984an sortua.
Urte batzuk Jatsun, Garruzen eta Uztaritzen pasatu ondoan, 1976an Urepeleko Xalbadorrenean finkatu ziren, hots Danielen sortetxean, bere aita, Xalbador bertsulari ezaguna kolpez hil ondoan.
1983a arte, bikotea Léonie deitu Danielen amarekin bizi izan da, orduan honek bere azken egunak arte Donibane Garazin finkatzea erabaki baitzuen.
Daniel eta Marie-Claude laborantzaz bizi izan dira 1987a arte. Hortik goiti, horren ondoan, Daniel ardi esnea biltzen hasi zen, laborari estatusa bere andreari utziz. Daniel 2008an erretiratu zen eta Marie-Claude 2014an. Geroztik, etxaldearen segida hartu duen Xole alaba laguntzen dute.
Marie-Claudek bere haurtzaroa aipatzen du, bere gaztaroa, bai eta bere alabaorde, emazte eta laborari bizia.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 327 | 327 - Marie-Claude Aire | 2018-09-06 | 1:12:02 | Urepele | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Urepele Sanferminenea sortetxeko familia | 0:00:54 | |
2 | Ezkontza eta amatasuna | 0:05:54 | |
3 | Ama moralista eta zorrotza | 0:07:51 | |
4 | Xalbadorrenean plantatzea (1976) | 0:26:55 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Emazteen hezkuntza | 0:05:11 | |
2 | Xalbadorrenean plantatzea (1976) | 0:03:56 |