Marie-Hélène Baradat

1954
Afiliazio herria: Baigorri

Marie-Hélène Baradat 1954an sortu zen, Marokon (Casablanca). Baigorriko Elisabeth Harignordoquy zuen ama, eta Paul Baradat, jatorriz Biarnesa, aita. Anaia zaharragoa bazuen, bera baino bost urte zaharragoa (1949).

Bigarrena arte, Casablancan ikasten segitu zuen.

Frantziara itzulirik, familia Tolosa Okzitanian plantatu zen, 1968an. Unibertsitate-ikasketak egin ondotik (1968-1972), Marie-Hélène Tolosako ingeniari agronomoen eskolan sartu zen (frantsesez: ENSA) (1972-1976), ondotik, Versaillesko Baratzezaintzako Goi Eskola Nazionalean espezializazio bat erdietsi zuen (1976-1978), eta, gero, ingurumen- eta paisaia-gaietarako ikerketa-bulegoa ireki zuen, Tolosan (1978-1984). Bere lan ibilbidea Laborantza Ministerioaren zerbitzuan segitu eta bururatu zuen: lehenik Agronomia Formakuntzako Eskola Nazionalean (frantsesez: ENFA), laborantza lizeoetan izendatu irakasleen formatzaile gisa, gero zuzendari gisa (1984-2016) eta, bururatzeko, Laborantzako Ikuskari Nagusi gisa (2016/2019).

Bere lan ibilbidean, bere irakasle ikertzaile estatutuak hezkuntzaren soziologian trebatzera eta doktoretza pasatzera eraman zuen. Haren lanak eskola eremuko lanbide heziketari eta lanbide gaitasunen ikasketari buruzkoak dira.

Marie-Hélènek 2019an hartu zuen erretreta.

1979ko abenduaren 1.ean Michel Bouillier-Oudot-ekin ezkondurik, bi seme-alaba baditu, 1981ean eta 1984an sortuak.

Giza zientzietan trebaturik, bere izeba den Mayie Harignordoquyren artxiboak aztertu ditu (gizarte-laguntzaile Baigorriko ibarrean, 1953tik 1973ra), eta lekukotasuna ematea erabaki du. Alabaina, Baigorriko bizilagun batek emazte horrekin elkartzea kontseilatu zion ikertzaileari. Emazte hori Mayie Harignordoquyren iloba da, eta haren artxibo profesional guztiak atxiki ditu.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 393 393 - Marie-Hélène Baradat 2021 0:46:12 Euskal Kultura Erakundea

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.