-
|
- Euskara
Dominique Nicibar Bürgübürü
1930 / 2020
Afiliazio herria:
Atharratze-Sorholüze
Dominique Nicibar Bürgübürü 1930eko abenduaren 24an sortua da, Atharratzen. Dantzari famatuz osatu familia batetik heldu da. Xiberotar dantzak 10-12 urteetan ikasi zituen, haren otto Johane Bürgübürük irakatsirik. 1946ko maskaradaren karietara, dantzazale handi bilakatu zen, dantzari biziki trebe bati so egonez. Atharratzeko Beñat Elgoyhenen kurtsoetara joan zen, non haren otto Batista ere irakasle baitzen. Dantzari dohainak izanik, fite hobetu zen, "Küküllero", 1947an, gero Aintzindari, maskaradako bost dantzari trebeenetarik bat. Bira batzuen egiteko parada izan zuen, besteak beste, Donostiara (1951), eta Iruñera (Biarritz-Iruñea Nazioarteko folklore festibala, 1953an). Hamabi urte arte eskolan ibili eta, Dominique Bordelera joan zen, 1955ean, eta han ezkondu zen. Lanbidez sukaldaria, Xiberoko dantzak ematen eta irakasten segitu zuen, Eskualdunen Biltzarra elkartean. Villenave d'Ornonen bizi izanik ere, ahal bezain usu jiten zen Xiberora, bereziki maskaraden eta beste ohitura dantzatuen karietara.
2020ko azaroan zendua da.
Gehiago jakin
- Ikus ere "Elgoyhen dantza ikasgia" erakusketa (PDF)
- Duvert, Michel, "Mascarades et carnaval en Pays Basque : l'école de danse Elgoyhen et Burguburu de Tardets", collection "Terres et gens", Elkar, Bayonne, 2018
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 174 | 174 - Dominique Nicibar Bürgübürü | 2013 | 1:17:02 | Maddi Oihenart |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Dantzari kategoriak | 0:01:15 | |
| 2 | Jean Aguer Bürgübürü (1865-1927): dantzaria eta pastoral idazlea | 0:02:43 | |
| 3 | Maskarada, adinetakoen ta elizaren kontrolpean | 0:02:38 |