Atharratzeko Elgoyhen dantza eskola: irakasbidea

Dominique Nicibar Bürgübürü-k emaiten du Xiberoko dantzako urratsen zerrenda. Izenak frantsesez dira, frantses armadatik etorriak baitira, nahiz zonbait euskaldunduak izan diren: "pas français", "tombé", "moucheté", "glissé", "pirouette", "tire-bouchon", "brisé simple", "brisé double" deituak ere "ciseau simple et double" (horiek direlarik frisat bakuna eta frisat doblea), "entrechat" (entrexat), "aile de pigeon" (entrexat gora)… Eta urrats konbinatuak: "pas de T", "pas bourré" eta beste ainitz. Izendatzen du Georges Hérelle-n liburua, XX. mende hastapenekoa, non aipatuak diren "pas de principe" delakoak (prinzipiozko urratsak), "danses savantes" (dantza adituak) azpitituluarekin. Deskribatzen du "pas de principe" delakoa: 4 denbora aitzinateko eta 4 gibeltzeko, hots 8 denbora errepikatzen direnak. Ondotik 16 denbora saihetsera joaiteko. Orotara 32 denbora.


Lekukoa(k): Dominique Nicibar Bürgübürü

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Maddi Oihenart

Data: 2013-02-28

Iraupena: 0:05:11

Erreferentzia: 174-9

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 766

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-768

Gaia(k): Hezkuntza, Zuberoako dantza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.