-
|
- Euskara
Peio Ospital
1948
Afiliazio herria:
Itsasu
Peio Ospital 1948ko irailaren 29an sortu zen Ezpeletan. Sei haurrideko familia bateko bigarrena zen.
Oraindik haurra zelarik, Itsasura (amaren sorterrira) etorri zen bizitzera. Herriko eskola publikoan ibili ondoren, erretoreak Baionako apezpiku kantu eskolara igorri eta seigarren eta bosgarren mailak han egin zituen (1959ko irailetik 1961eko ekainera).
Ondoren, ikasketak Uztaritzeko (1961eko irailetik 1967ko ekainera) eta gero Akizeko seminarioetan (1967ko irailetik 1969ko ekainera) segitu zituen. Hamahiru hilabeteko soldadugoaren ondotik, lehenik sei hilabetez hezitzaile moduan aritu zen (Les Enfants de la Seine), eta gero Baionako Crédit Lyonnais-en 1971ko apirilaren 1etik 1997ko abenduaren 21era arte.
Ondoren, Mattin Megadendaren (liburuak eta diskoak) arduradun izan zen 1998ko urtarrilaren 1etik 2002ko uztailera arte.
Ibilbide profesionala Lapurdi Irratiko animatzaile eta euskal emankizunen arduradun gisa bukatu zuen (2002ko irailetik 2005eko apirilaren 1era). Peio Ospital 1971ko irailaren 11n ezkondu zen. 1973 eta 1975ean sortu bi semeren aita da.
Peio Ospital-ek eta Pantxoa Carrère-k Baionako apezpiku kantu eskolan elkar ezagutu zuten. Biek euskal kantua errotik maitaturik, 1969 eta 2011 urteen artean (etenaldi batekin 1992 eta 1997 urteen artean) Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan elkarrekin kantuz aritzeko parada izan zuten.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | FBPB-010 | "Ez dok amairu" taldearen kontzertua | 1969 | 0:57:21 | Radio France Pays Basque | |
| 2 | MB-114 | Euskal musika | 1977 | 0:15:50 | Maite Barnetche | |
| 3 | MB-125 | Hazparneko kantu zaharrak (azpitituluekin) | 1978 | 0:16:14 | Maite Barnetche | |
| 4 | MB-144 | Eguberri gaua | 1978 | 0:16:28 | Maite Barnetche | |
| 5 | MB-215 | Aita Larzabal (2. zatia) | 1982 | 0:15:12 | Maite Barnetche | |
| 6 | MB-253 | Manex Erdozainzi-Etxart | 1984 | 0:16:06 | Maite Barnetche | |
| 7 | MB-254 | Manex Erdozainzi-Etxart [frantsesezko azpitituluekin] | 1984 | 0:16:04 | Maite Barnetche | |
| 8 | 254 | 254 - Pantxoa Carrère - Peio Ospital | 2015 | 1:31:20 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | "Itziarren semea" kantua | 0:04:32 | |
| 2 | "Itziarren semea", Telesforo Monzonen kantuaren historia | 0:01:25 | |
| 3 | Lehen diskoak eta kantaldiak | 0:03:17 | |
| 4 | Tradizioaren berreskuratzea, sorkuntza, kantuaren funtzio ideologikoa | 0:05:39 | |
| 5 | "Euskal Herriko lur maitia" kantatzen dute | 0:01:17 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Itziarren semea (zatia) | 0:01:32 |