Euskal musika
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honek euskal kantu, musika eta olerki sorta bat eskaintzen du. Bi txalapartarik musika jotzen dute; ARRANTZALEAK musika talde donibandarrak ohiko abesti bat ematen du, gitarra eta eskusoinu batek lagundurik (eskusoinularia Gérard LUC izanik); emazte gazte batek irakurtzen du Daniel LANDART-ek idatzitako olerki bat; ETCHEVERRY anaiek (Michel eta Jean) bi kantu ematen dituzte, horietarik bat "Gure baserriko gauzak"; Iñaki Urtizbereak xirula eta ttun-ttuna jotzen ditu; Peio OSPITAL eta Pantxoa CARRERE bikoteak, Roger IDIART-ek idatzitako "Oriko xoria" kantatzen du.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: BX00001273707
Grabaketa herria: Baiona, Heleta, Donibane Lohizune
Data: 1977-09-17
Iraupena: 0:15:50
Media mota: Bideoa
Gaiak: Kantua eta musika
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).