Philippe Oyhamburu

Sorturtea: 1921

Heriotze urtea: 2023

Afiliazio herria: Biarritz

Philippe Oyhamburu 1921ean sortua da, Argelès-Gazosten. Hiru hilabete zituelarik, familia Montevideora joan zen (Uruguai). Biziko lehen zortzi urteak han iragan zituen.

1930ean familia Parisera joan zen. Philippe han bizi izan zen 1939 arte, oporrak Hendaian iraganez, aitaren familian. 1939an hasirik, 1976 arte, Euskal Herriaren, Pariseren eta dantza taldeekin egin zituen biren artean bizi izan zen, Oldarra (1945-1953) eta batez ere Etorki balletekin (1953-1984).

Ezagutu zuen lehen taldea, 1942an, Biarritzen, Don Segundo de Olaeta bizkaitar dantza-maisuarena izan zen. Olaeta jauna 1936ko Gerla Zibileko errefuxiatua zen. 1945ean, Olaeta taldea Oldarra bilakatu zen, Philippe haren zuzendari artistikoa bilakaturik. Oldarra balletak 1953an utzi zituen, Etorki balleten sortzeko.

Philippe Oyhamburu euskal balleta sortu dutenetarik da, dantza herrikoiaz eta ikusgarrietako dantzaz haratago joanez. Beti konbentzitua da euskal dantza profesionalizatu behar dela eta Euskal Herriak ballet nazional bat behar duela, munduan barna enbaxadore gisa ibiltzeko. Alabaina, Etorki balletak hainbat aldiz profesionalak izan dira (1953-1956; 1966, 1967-1969; 1972, 1976).

Etorkiz geroz, Ipar Euskal Herrian ez da gehiago ballet erdi profesionalik. Horrek erakusten du abentura artistiko hori, bere denboran, zein berezia eta ausarta izan zen. Philippe Oyhamburuk dantzari koreografo gisa izan zuen ibilbidea aipatzen du, gehienik, baina koru zuzendaria, idazlea, politikan engaiatua ere izan da (lehenik komunista eta gero abertzalea). Hiru aldiz ezkondurik, hiru alabaren aita da.

2023ko abenduan zendua da.

Gehiago jakin

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 MB-85 Etorki taldea Ibarlan 1976-04-17 0:15:54 Bidarte Maite Barnetche
2 MB-228 Jon Mirande 1983-06-18 0:15:57 Garindaine Maite Barnetche
3 EKL-1 EKL-1 - Philippe Oyhamburu 2008-03-13 0:43:18 Biarritz Pantxoa Bergara "Xabaltx"
4 137 137 - Philippe Oyhamburu 2012-01-05 1:13:45 Biarritz Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Philippe Oyhamburu: aurkezpena 0:01:31
2 Euskararen ikasketa 0:01:30
3 Idazkari laguntzaile Eusko Ikaskuntzan 0:02:09
4 Euskal dantzaren egoera Gipuzkoan (1946-1950) 0:01:35
5 Euskal dantza Biarritzen eta herrietan 1930 hamarkadan 0:00:39
6 Euskal dantza Xiberoan 1930 hamarkadan 0:01:13
7 Dantza irakasle Errepika-n (1942-1943) 0:01:29
8 Fandangoaren ikasketa 0:01:02
9 Praktikak euskal kostaldean (1936-1939) 0:00:55
10 Fandangoa Miguel Saseta eta Michel d'Arcangues-rekin 0:00:25
11 Olaeta dantza taldearen hasiera 0:01:24
12 Don Segundo Olaeta koreagrafo maisu 0:01:00
13 Eskusoinulari Olaetan (1942) 0:00:51
14 Olaeta taldearen kopurua eta osaketa 0:03:04
15 Ikasitako dantzak 0:00:59
16 Gerla denboran 0:00:48
17 Olaeta taldea, mugimendu abertzalearen sorburua Ipar Euskal Herrian 0:01:50
18 Saseta eta Michel d'Arcangues-rekin ezagutza 0:02:45
19 Olaeta-ren segipena 0:03:16
20 Euskal baletaren hastapena 0:02:19
21 James Gonzalez-en ekarpena 0:02:43
22 Le mariage de Ramuntxo filma 0:00:51
23 Amatur izatearen zailtasuna 0:01:11
24 Etorki dantza taldearen artista egonaldia Saran (1969) 0:00:56
25 Etorkiren bira Ameriketan (1972) 0:01:31
26 Etorkiren bira Iranen eta Venezuelan 0:01:40
27 Etorkiren "Iguzki" bira 0:05:21
28 Etorkiren sorrera eta profesionalizatzea 0:01:58
29 Etorkiren artista egonaldia Launay jauregian 0:01:58
30 Txutxurru eta Sorgin gaua baletak 0:01:08
31 Errepertorio tradizionalaren ekarpena 0:10:01
32 Emazteen lekua 0:02:05
33 Aldarrikapena talde profesional batentzat 0:03:41
34 Eresoinka-ren sortzea 0:02:29
35 Eresoinka taldekideak, abertzale erbesteratuak 0:01:21

Artxiboko irudiak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.