Pierra Laco

1935
Afiliazio herria: Jutsi

27 urtez Argentinara emigratu ondoren, Ellande Laco Jutsi sorterrira itzuli zen, familia etxaldearen segida segurtatzeko. 1928an Donaixtiko Azalegi etxeko Mahañorekin ezkondu zen. Beren seme bakarra, Pierra, 1935ean sortu zen Elizaldia etxean. Pierrak eskolaldia herriko eskolan hasi zuen 1941ean eta Hazparneko kolegioan bukatu 1949an, lehen mailako ikasketen ziurtagiria lortu ondoan. Orduz geroztik, familiako etxaldean lan egin du eta 1963an Mendibeko Isabelle Lacunza-rekin ezkondu zen. Elkarrekin, lau seme-alaba ukan dituzte (1963, 1965, 1969 eta 1978an). Azkenak, Evariste-k, aitaren segida hartu du etxaldean.

Pierra Jutsiko kontseilari egona da hiru agintaldiz segidan eta Oztibarreko sindikatu batzordeko ordezkari 12 urtez. Bestalde, Euskal Argentina elkartea sortu zuen (1997), Ipar Euskal Herriko eta Argentinako Euskaldunen arteko loturak sendotzeko asmoz.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 430 430 - Pierra Laco 2023 1:05:38 Terexa Lekumberri
2 ABK-5 Oztibartarrak lekuko 2024 0:54:00 Terexa Lekumberri , Pantxika Maitia

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.