-
|
- Euskara
Pierre Etchart
1937
Afiliazio herria:
Pagola
Pierre Etchart 1937ko apirilaren 29an sortu zen Arruetako Bizkargoitia etxean. Arreba bat badu. Beren ama, Ibargoitia etxeko etxekoandrea, 1939an zendu zen muineri baten ondorioz, aita gerlan zelarik. Azken hau itzuli zelarik, etxetik joan behar izan zuen. Berantago, Irabarnea etxean ezkondu zen eta Pierre han handitu da. Lehen mailako eskolara 13 urte arte joan zen eta, ostegun arratsetan, laborantza klaseak hartzen zituen herriko apezarekin. Eskolatu ondoan, hiru etxalde ezberdinetan sehi egon zen, urte eta erdiz Beletan eta Sarrikotan, eta bi denboraldiz Lourdes-en eta Parisen. Parisetik Aljeriara joan zen 1957ko ekainetik 1959ko azarora. Handik itzultzean, igeltsero bezala lan egin zuen eta 1960an berriz hasi zen lanean Lourdes-en. Han Marie-Jeanne Caset Pagolarra ezagutu zuen, eta 1963an ezkondu ziren. Sei seme-alabetako bi Aspin-en-Lavedan herrian sortuak dira, eta han etxe bat eraiki dute. Bikotea 1969an herrira itzuli zen, Marie-Jeanne-ren familia etxaldearen segida hartzeko. 1997an, Pierre-k laborari erretiroa hartu zuen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 431 | 431 - Maijan Etchart - Pierre Etchart | 2023 | 1:14:17 | Terexa Lekumberri | |
| 2 | ABK-5 | Oztibartarrak lekuko | 2024 | 0:54:00 | Terexa Lekumberri , Pantxika Maitia |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Etchart Pierre : aurkezpena | 0:03:15 | |
| 2 | Lehen sasoinak Lurden eta ondotik Parisen | 0:01:59 | |
| 3 | Aljeriatik itzulia. Igeltseroa eta sasoilaria | 0:07:52 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Oztibartarrak lekuko | 0:54:00 | |
| 2 | Sasoinak Lurden | 0:04:48 |