-
|
- Euskara
Pierre Laxague
1953
Afiliazio herria:
Azkarate
Pierre Laxague, 1953an Azkarateko Apelxenia etxean sortua, lau harrideko familia bateko zaharrena da (hiru arreba gazteago).
Azkarateko eskola publikoan ibili ondotik (1958-1964), Donibane Garaziko Mayorga lizeo pribatura doa (1964-1968) eta, ondotik, Frantsesenea laborantzako irakaskuntza zentrora (1968-1970, Donazaharreko Sala gazteluan) Laborantzako Lanbide Brebeta (BPA/LLB) lortzeko.
17 urtetan (1970), familiako laguntzaile bezala plantatzen da familiako etxaldean eta laster aitzinekoaren lekua hartzen duen mahasti berri bat landatzen du bertan (1 ha 70). Garai hartan, Apelxenia behi esnedunekin eta neguan artzain bati bazkalekuak alokatuz ibiltzen da. Hamar urte berantago, bi hektarea berri landatzen ditu Pierrek, eta ondotik, beste bi 1985ean. 7 hektarea mahasti eta behi haragidunak lantzen ditu gaur egun familiako etxaldeak (1986tik).
1955ean hasi da bere mahaskak, Minjonnet kolonelak, Alexandre Bergouignanek, Batita Hillauk eta beste batzuek sortu Irulegiko soto kooperatibari saltzen.
1977an, Pierrek bere aitaren segida hartzen du 41 urte berantago utziko duen sotoko administrazio kontseiluan, 11 urtez honen lehendakari izan ondotik (2007-2018).
Haren lekukotasunaren bitartez, Irulegiko soto kooperatibak sortu denetik gaur egun arte ezagutu dituen bilakaeraren etapa handiak aipatzen ditu (Kalitate Goreneko Arno Mugatua (VDQS) labela eta Jatorri Deitura Kontrolatuaren (AOC) lortzea, berrikuntza teknikoak).
Annie Falxarekin 1979an ezkondu eta bi alaba ditu Pierrek: Maitena (1982) eta Miren (1988). Pierrek erretreta 2018an hartu ondotik, Mirenek segida ofizialki denbora gutira hartuko du.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 377 | 377 - Pierre Laxague | 2021 | 0:50:07 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Pierre Laxague: aurkezpena; mahasti inguruko mendien izenak | 0:03:19 | |
| 2 | Irulegiko mahastiak XX. mendean sindikataren sortzeraino (1945) | 0:04:24 | |
| 3 | Irulegiko mahastiak: AOC marka 1970an; landatzeak (1970-1980) | 0:07:43 | |
| 4 | Irulegiko mahastiak: landaketa eremuen handitzea; ekoizpena | 0:03:19 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Irulegiko mahastiak sindikataren sortzeraino (1945) | 0:02:09 | |
| 2 | Irulegiko mahastiak 1970tik gaur eguneraino | 0:07:24 |