-
|
- Euskara
Pierre (Pierrot) Aguerre
1941 / 2023
Afiliazio herria:
Luhuso
Pierre Pierrot Aguerre 1941eko uztailaren 3an sortu zen Lekorneko Garamendia izeneko etxean. Lau haurrideko familia batean handitu zen, bera bigarren haurra zelarik. 1938an ezkondu zirelarik, buraso lekondarrak (aita Garamendiakoa, ama Atisaneko Mentaxuria eiherakoa) Makeako Etxehaundian plantatu ziren bordari gisa. Pierrot-en arreba zaharrena han sortu zen 1939an.
Gerla hasi zelarik, aita armadan sartu eta hiru urtez preso egon zen (1941-1943). Orduan, ama Garamendiara itzuli zen bizitzera eta Pierrot han sortu zen. Aita itzuli zelarik, familia Luhusoko Uhaldea bordaldean plantatu zen 1944an. Anaia biritxiak urte berean sortu ziren. Pierrot herriko eskola publikoan ibili zen (1946-1955) eta han CEP agiria erdietsi zuen. Ondotik, Laborantza Gaitasun Agiria lortu zuen postazko ikastaldi baten bidez (1955-1958).
Burasoen etxaldean eta kanpoan (laborari jornaltiar gisa) aritu ondoan, 1961ean soldadugoaz libratu eta mutil bezala hasi zen lanean Zalgizeko (Xiberoa) baserri batean (1961-1962). 1962an itzuli zelarik, udako lanaldiak egiten hasi zen ostalaritzan eta urte andana batez, puskaketari bezala aritu zen Biarritzeko Hôtel du Palais hotelean (1966-1998). Denbora berean, 1965etik goiti Roquefort-en gasnategian hasi zen lanean neguan (lehenik Luhuson berean, eta gero Iholdin eta Larzabalen). Lan hortan segitu zuen 1998an erretreta hartu zuen arte.
2023ko martxoan zendu zen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 398 | 398 - Pierre (Pierrot) Aguerre | 2021 | 1:06:22 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Bertsolaritza, kantua, musika eta dantza Luhuson | 0:01:59 | |
| 2 | Etxetiarrak eta jabeak Luhuson | 0:03:13 | |
| 3 | Mekanizazioa laborantzan | 0:00:47 | |
| 4 | Negua Roquefort gasnategia (1965-1998) | 0:08:17 | |
| 5 | Luhusoko lantegia, harrobiak eta mearen garraioa | 0:05:43 | |
| 6 | Lana Luhusoko lantegian eta meategian | 0:03:40 | |
| 7 | Ohiko lanbideak eta pertsonaia oroigarriak | 0:02:04 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Oztibartarrak lekuko | 0:54:00 | |
| 2 | Luhuso lur xuriaren garaian | 0:42:12 |