Jean-Pierre Recalt 1952ko apirilaren 13an sortua da, Saint Estèphe herrian (Gironda). Haren burasoek mahastian lan egiten zuten. Familia Altzaira itzuli zen, 6 hilabete zituelarik. Jean-Pierrek bi anaia eta arreba bat baditu. Altzaiko eskola pribatuan hasi zen ikasten. Han, Errezarret apezak klaseak ematen zituen, eta gazteei dantza eta kantua irakasten eta euskararen eta kulturaren balioaz ohartarazten lan handia egin zuen. Marcel Errezarret apezari esker eta Pierre Aguer Garat Arhane atabalari eta dantza-maisu famatuak lagundurik, Jean-Pierrek dantzan ikasi zuen, eta 1970ean, lehen aldikotz, maskaradan parte hartu zuen, Txerrero gisa. Orduz geroz, bera ere irakasten hasi zen.
Altzain, maskarada (1970, 1976, 1991, 1998) eta pastorala (1973, 1989, 1999) anitz izan zen. Aguer Garat Arhane eta Pierre Bordaçarre Etxahun-Iruri musikariek lagundurik, bost dantzari hoberenek osatu Aintzindarien taldea leku guzietan galdegina zen, orokorki xiberotar dantzariak galdeginak diren bezala, haien dantza teknikak xiberotar ez direnen ikusmina pizten baitu. Izan duen ibilbide aberatsean, Jean-Pierre Xiberoko pastoral errejent emankorrenetarik bilakatu da.
1991z geroz, hamahiru pastoralen taula zuzendari izan da. Xiberotar dantza ohituren jakintza sendoa, zehatza eta zorrotza badu. Beti prest da haien aipatzeko eta transmititzeko.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 182 | 182 - Jean-Pierre Recalt | 2013-04-25 | 1:07:17 | Altzai-Altzabeheti-Zunharreta | Maddi Oihenart |
Pasarteak
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Pastoral idazle bilakatzea | 0:04:30 | |
2 | Pastoraletan, parte hartzaile gehiegi? | 0:03:15 | |
3 | Bralia: jakitate zaharra | 0:03:42 | |
4 | Maskarada, adinetakoen ta elizaren kontrolpean | 0:02:38 |