Pierre Salles

1929 / 2014
Afiliazio herria: Izura-Azme

Pierre Altzürükun sortu zen, baina bortz urtetan Izurako Eiherara bizitzera etorri zen aitamekin. Ama Altzürükukoa zuen; aita, aldiz, Pagola Lakotegikoa. Horregatik, gaur egun, nahiz eta etxeak Eihera duen izena, “Lakoteia” erraten dio jendeak. Ofizioa aitatxik aitari eta aitak semeari transmititurikoa da. Pasaioz aipatzen du. Lau anai-arrebetarik zaharrena da Pierre. Altzürükuko Graxiana Intxausperekin ezkondu zen lehenik, bainan eritasunak eraman zuen gazterik, hiru seme-alaba ttipi utzirik. Aski fite, Marceline Prebende domintxindarrarekin ezkondu zen, eta hark hiru haurrak bereak balira bezala hezi zituen. Gerora, bertze hiru ere sortu ziren junta horretatik. Pierre, beraz, sei seme-alaben aita da. Aljeriako gerla egina du. Eiheraz ala errotaz gain, ondoan segeria (zerrategia) ere muntatu zuen. Horri esker atera zen aurrera, eiherak gainbehera erori baitziren elektrikaren etorrerarekin.

Pierre Salles 2014ko uztailaren 4an hil da, ekaitza bortitz batek eragin uholdean.

 

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 53 53 - Pierre Salles 2009 0:44:08 Terexa Lekumberri
2 IAZ-001 IAZ-001 - Pierre Salles 2013 0:52:00 Ainize Madariaga
3 IAZ-002 IAZ-002 - Pierre Salles 2013 0:30:00 Ainize Madariaga
4 ABK-5 Oztibartarrak lekuko 2024 0:54:00 Terexa Lekumberri , Pantxika Maitia

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Zura idortu eta karreatu 0:05:01
2 Oztibartarrak lekuko 0:54:00
3 Arbolak aurtiki eta landu 0:03:23
4 Errekisizioa. Okupazioa 0:09:42
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.