-
|
- Euskara
Beñat Soule
1947
Afiliazio herria:
Uztaritze
Beñat Soule 1947ko urtarrilaren 8an sortu zen, Irisarriko Baigura auzoko Garziainetxeberria etxean. Zortzi haurrideko familia bateko hirugarrena da.
Bere aitak hargin gisa lan egin zuen bere aitatxik bezala. Ama aldiz, etxeaz arduratzen zen.
Baigura auzoko eskola publikoan ibili zen lehen mailako ikasketen CEP agiria lortu arte. Ondotik, Cantau lizeora joan zen, eta han, hargintzako gaitasun agiria (CAP) lortu zuen 1964an.
16 hilabetez Périgeux hirian soldadugoa egin ondoren, 1967an Destenave hargintza enpresan sartu eta han egon zen enpresa hetsi arte (1967-1992). 1996ko urtarrilean, mantentze langile bezala enplegatua izan zen Uztaritzeko Heraitze auzoko haur eta nerabeen birgaitze zentroan. Han egon zen, 2007ko martxoan erretreta hartu zuen arte.
1976ko ekainean ezkondu eta urte berean Uztaritzeko zentroan plantatu zen. Bi seme ukan ditu 1978 eta 1980an.
Bere kantu eta bertso zaletasuna lantzen du, Bertsularien Lagunak elkartean engaiatuz, bertso saioetan epaimahaikide bezala arituz eta bere bertsoak sortuz.
2011n, Euskaltzaleen Biltzarrari esker, ipar Euskal Herriko bertsolariei buruzko lan bat argitaratu zuen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 245 | 245 - Beñat Soule | 2015 | 1:42:15 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Beñat Soule : aurkezpena | 0:06:03 | |
| 2 | Bertsolaritzan eramaile eta antolatzaile | 0:04:34 | |
| 3 | Gai-emaile eta epaile | 0:04:14 | |
| 4 | Epaileen formakuntza | 0:02:10 | |
| 5 | Emazteak bertsotan XIX. mendean | 0:02:18 | |
| 6 | Teodoro Hernandorena: lehen bertsu saioa 1946an | 0:04:45 | |
| 7 | Xilaba txapelketa | 0:01:42 | |
| 8 | Ikusgarri bat bilakatu den tradizioa | 0:03:50 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Teodoro Hernandorena eta Iparraldeko bertsolariak | 0:04:54 | |
| 2 | Lehen bertsu saioa Irisarrin (1974) | 0:04:42 |