-
|
- Euskara
Xarles Videgain
1947
Afiliazio herria:
Baiona
Charles edo Xarles Videgain 1947ko ekainaren 30ean sortu zen Baionan. Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak Baionan berean egin zituen (Luc karrika, eskola giristinoetako fraideen eskola, Villa Pia lizeoa). 1965eko ekainean batxilergoa eskuratu ondoren, letra modernoen inguruko ikasketak egin zituen Okzitaniako Tolosan eta 1968ko ekainean lizentzia lortu zuen.
Gero, bi urtez frantsesa irakatsi zuen Hazparneko Ursuya kolegioan (1969ko irailetik 1971ko ekainera), eta ondotik, soldadugoa Baionako paraxutistetan egin eta berriz irakaskuntzan sartu zen (Baionako Saint-Bernard kolegioan) 1985era arte. 1985etik 1993ra, Euskaltzaindiarentzat lan egin zuen, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren osatzeko.
1993an, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean hasi zen lanean, eta han klaseak eman zituen 2015eko uztailera arte, lehenik konferentzia irakasle gisa eta geroago euskal ikasketetako irakasle bezala. Alabaina, 1981ean euskara eta euskal literatura ikasketak berriz hasi zituen Baionan eta 1982an, Ibarreko Lopez erretoreak 1782an idatzi liburu baten aditz morfologiari buruzko maisutza lortu zuen, bai eta 1989an Oztibarreko abeltzaintzaren hiztegiari buruzko doktoretza ere.
2008ko abenduaren 19az geroztik, Euskaltzain osoa da. Gotzon Aurrekoetxea-rekin batera, Atlasgintza batzordearen arduraduna da. Bestalde, lexikologian eta dialektologian aditua den hizkuntzalari hau politika mugimenduetan (bereziki Jazar mugimenduan), baina ere kultura eta hizkuntza arlokoetan ere (Ikas elkartea) inplikatua izan zen 1960-1970eko hamarkadetan. 1983an ezkondu zen. 1985 eta 1989an sortu bi haurren aita da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 248 | 248 - Xarles Videgain | 2015 | 1:34:19 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Amaia mugimendua | 0:04:29 | |
| 2 | Ikerlari 1982az geroz | 0:04:56 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.