Euskal Herrian anitz jotzen duzue?

Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

"Gero eta gehiago jotzen dugu hegoaldean, izan ere iparraldeko itzulia fite egina da. Covida zabaldu denez geroztik, aise gutxiago, arras gutti jotzen dugu orokorki. Baina horrek bestalde aukera ireki du etorkizunera begiratzeko presaka ibili gabe, izan ere bizia nahiko betea dugu eta orduan kontzertuak dituzunean, entseguetan zuzenekoak prestatzen pasatzen duzu denbora, sortzeari espazio handirik utzi gabe. Orduan baliatzen dugu momentu hori gauza berriak sortzeko, gure funtzionatzeko manera birpentsatzeko, tresnak, soinuak nola baliatzen ditugun, nire boza eta gitarra nola nahasi soinu elektronikoekin eta abar. Izan ere guretzat helburua da nahastea guzti hori eta musika entzutean ez jakitea noiz den gitarra edo noiz sintetizagailua, zinez gure tresna horiek bat egitea da helburua."


Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-12-15

Iraupena: 0:01:12

Erreferentzia: EKL-20-7

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-20-7

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.