-
|
- Euskara
Jose-rentzat dantzak bakarrik ez du funts handirik. Bere benetako balioa bertze arte motei lotzean hartzen du. Beretzat, dantza ez da bakarrik neskentzat egina. Aitzitik, Ezpata dantza edo Makil dantzak mutilenak iduritzen zaizkio. Dantzari esker, bidaiatzeko aukera frango izan ditu. Lagun giroa bilatzeaz gain, militantziaz ere dantzatzen du. Musika, kantua edo bertsua hauta zezakeen, taula gainera igotzeko parada eskaintzen dutelako eta lagun giro bat ere bai. Dantzatzean sentipen desberdinak baditu : plazerra, harrotasuna, urduritasuna. Bere ustetan, aberastasun emozional hori posible da ate guziak irekiak direlako. Dantza soilik dantzarentzat delarik, teknika hutsean mugatzen den performantza saio batean lerratzeko arriskua bada, giza harremanak kontutan hartu gabe.
Bideo/soinu muntaketa hau ondoko grabaketako/grabaketeetako pasartez osaturik da: 210 - Jose Cazaubon (Pasarteak: 210-5 , 210-14 , 210-12 , 210-4 )
Hizkuntza: Euskara
Euskalkia: Nafar-lapurtarra
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Erreferentzia: 210-m-bizi
Data: 2014-07-07
Iraupena: 0:04:50
Lekukotasun-bilduma(k): Euskal dantzaren urratsetan
Media mota: Bideoa
Arloak: Dantza
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.
Pasarte muntaketa gehiago