Jose Cazaubon

Sorturtea: 1982

Afiliazio herria: Arrangoitze

Jose Cazaubon, 1982ko maiatzean Baionan sortua, lehen bi urteetan Biarritzen bizi izan zen eta gero Arrangoitzen, bere aitaren sorterrian, anaia ttipia sortu eta. Seaskan ikasi zuen, Arrangoitzeko ikastolan, gero Kanboko Xalbador Ikastegian eta azkenik Baionako Bernat Etxepare lizeoan. Arrangoitzeko ikastolak, Betti Betelu dantza jauzien biziberritzailearen omentzeko, 1979tik goiti antolatu Mutxikoaren Egunean izan zuen dantzako lehen esperientzia. Nahi ala ez, 1994an, 12 urteetan kolegioan sartzean, Arbonako Primadera dantza taldean sartu zen eta azkenik Basusarriko Biez Bat taldean (1990eko hamarkadaren bukaera-lizeoko denboraren hastapena). Biez Bateko beste zortzi dantzari gazterekin, Zpeiz Banako taldea sortu zuten. Haien sorkuntza bakarrak mutikoen dantza bat berritzen zuen (banakoa). 2007an, Zpeiz Banakok Zpeiz Mukakiri lekua utzi zion. Mutiko taldeak, kilt arropa eta boneta jantzirik, gitarra elektrikoaren soinuan eta rock erritmoan, hamar bat dantza herrikoi berritzen zuen. Josek hainbat biratan parte hartu zuen, atzerrian ere (ikus 19 AV 1378). 2003tik goiti, Jose dantza irakasle izan zen, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrean (2003-2006), eta gero dantza talde desberdinetan eta lehen mailako eskoletan. 2003az geroz ere, Claude Iruretagoyenaren Maritzuli konpainiaren sorkuntzetan (Ingura Mingura, Côté cour Côté Jardin, Kutx ala Pil) eta Christian Larralderen Anaigazteak konpainiaren sorkuntzetan (Bidean Zehar, Bodarin) parte hartu zuen. Kutx ala Pil sorkuntzak Benoît de la Vignerekin xiberotar dantzen ikasteko parada eman zion. 2009an, ikuskizunetako intermitente estatua hartu zuen eta Pantxika Telleriaren EliralE konpainian sartu zen. Gaur egun, koreografia lantzen du, bai eta ohiko dantza irakasten (dantza eskola desberdinetan).

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 210 210 - Jose Cazaubon 2014-07-17 1:37:13 Arrangoitze Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.