Fagoaga jauna
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun hau saratar baten erretratua da, Ganex FAGOAGA-rena. Elkarrizketa luze batean, kontrabandista ohiak oroitzapen batzuk partekatzen ditu, herriaz, gerlaz eta mugaz mintzatuz. "Baratxartea" etxea, aitak Ihalar auzoan erosi zuen etxea erakusten du. Bide bazterreko harri baten gainean jarririk, karlista garaiko -XIX. mendeko- abesti bat kantatzen du. Erreportaiaren azken partean, kazetariak Biarritzeko hondartzara eraman du. Kari horretara, amatxi zenaz oroituz, umorez asmatzen du zer erranen zuen hondartzan halako jendeketa bat ikustean.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06011781
Grabaketa herria: Sara, Biarritz
Data: 1973-10-15
Iraupena: 0:14:31
Media mota: Bideoa
Gaiak: Kontrabanda
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).