Maitia nun zira

Lekukoa(k): Juan Indaburu

Maitia nun zira
nik ez zaitut ikusten
ez berririk aditzen
norat joan zira (bis)
Hala kanbiatu da
zure deseina
hitz eman zenidautan
ez behin bai bietan
neuria zinela (bis)

Ohikua nuzu
enuzu kanbiatu
bihotzian behin sartu
eta zu maitatu (bis)
Aita jeloskor batek
zaitu kausatu
zure ikustetik
gehiago mintzatzetik
hark nizu pribatu (bis)

Aita jeloskorra
zuk alaba igorri
nere ihesi
komentu hartara (bis)
Ez al da ba ote ere
sarturen serora
fede bera dugu
elgarri eman dugu
gauza segura da (bis)

Zamarik iganik
jin zaizkit ikustera
ene kotsolatzera
aitaren ixilik (bis)
Hogoi eta lau urte
baditut beterik
urte baten buruan
nik ez dut ez orduan
aitaren beldurrik
amaren axolik.


Lekukoa(k): Juan Indaburu

Artxibo-funtsa(k): Funts pribatu desberdinak

Bilduma: Jaione Cordoba Indaburu funtsa

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jaione Cordoba Indaburu

Data: 1984-01-01

Iraupena: 0:02:52

Erreferentzia: JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_10

EKE-ren artxibo-kodea: JIND_AITATXI_10

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Jaione Cordoba Indaburu

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.