Nere maite pollita enauzu maitatzen
Nere maite pollita
enauzu maitatzen
bihotz erdigarria
zer dezu pentsatzen
hanbat denbora huntan
nauzu abusatzen laralalai
zertako ari zira
ni hola flakatzen
Primaderan kolore
zoin liliz egina
goizeko xoriari
oi kantu arina
ez duzu ba gelditzen
ene bihotz mina laralalai
zeren sobera baitut
amodio fina
Maiz erraiten dautazu
zuk maite nauzula
eta jendiek erraiten
besterikan dela
mutil gazte propietan
mudakor zarela laralalai
gizonen abusatzen
zuk laket duzula
Sinesten badituzu
jendien erranak
eta guti prestatzen
nere solas onak
deus ez dira izanen
zure ontasunak laralalai
segur sinetsiren nau
ni maite nauenak
Zelaiak biluz triste
dirade neguan
hegaztiek ez dute
kantatzen orduan
ez da amodiorik
zure bihotzean laralalai
kita nezazu beraz
nahi duzunean
Nahi eta beldur naiz
beldur eta nahi !
gizon gaztea baita
oi engainagarri
ez naiteke behin ere
jarri deskantsurik laralalai
zuri maite zuri beldur
ni naiz urrikari
Lekukoa(k): Juan Indaburu
Artxibo-funtsa(k): Funts pribatu desberdinak
Bilduma: Jaione Cordoba Indaburu funtsa
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jaione Cordoba Indaburu
Data: 1984-01-01
Iraupena: 0:03:15
Erreferentzia: JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_8
EKE-ren artxibo-kodea: JIND_AITATXI_8
Gaia(k): Kantua eta musika
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Jaione Cordoba Indaburu
