Neska zahar baten paradisua
Neska zahar baten paradisua
inork nahi badu aditu
ni banegoke ixilik baina
barrenak ezin kabittu
berrogoi eta hamabortz urte
guttienetik baditut
parragarrizko kontuak dira
ondo esango banitu (bis)
Edade hortan gona motzekin
hori da horren modua
zazpi erreal gosta omen zaio
afeitatzia burua
atzealdeko ile guzia
bizar nabalaz kendua
orain bistarat azaldu zaio
lehen gordean egondua
garai onean abiatu da
engainatu zan mundura
Dituen zimak urdindu zaizko
eta gorbata gorria
azeri larru baten erdia
dauka lepoan jarria
sudurra berriz oso luzia
eta begiak larriak
hauspo loreko uhel batekin
amarratua gerria
fosforo kajan para daiteke
hain dago parragarria
Lekukoa(k): Juan Indaburu
Artxibo-funtsa(k): Funts pribatu desberdinak
Bilduma: Jaione Cordoba Indaburu funtsa
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jaione Cordoba Indaburu
Data: 1984-01-01
Iraupena: 0:01:48
Erreferentzia: JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_12
EKE-ren artxibo-kodea: JIND_AITATXI_12
Gaia(k): Kantua eta musika
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Jaione Cordoba Indaburu
