Hamar manamenduak / Huna bertsu berriak
Huna bertsu berriak
nik orain paratu,
hamar mandamentuak
nola gobernatu.
lehendabiziko honetan
jaingoikoa maitatu
lagun projimua ere
igual estimatu
Bigarren mandamentua
juramentu gutti
nahi duena erraitera
mingainari ez utzi,
ez da ba bai horretan
diferentzia gutti
zerurat igan edo
infernura jautsi
Meza saindua entzun
hirugarrenian,
obligaturik gaude
igande egunian
obra onak ere
gero aldanian
gloriaz gozatzeko
eternidadian
Laugarren mandamentua
gure gurasoak
ahaldunen sokorritu
ez duten gaixuak
egina da eginik
ez dira pagatuak
urrikaltzeko dira
haien trabaijua
Bostgarren mandamentua
nior ez hiltzia
oi zer gauza gogorra
den heriotzia
aski dugu jainkoari
erreparatzia
zeren gugatik hartu
zuen gurutzia
Zazpigarren mandamentua
deusik ez ebatsi
norberearekin pasa
bertzearenak utzi
debruak laguntzen gaitu
egiteko gaizki
atsemateko sariak
erraturik gauzki
*Zortzigarren mandamentua
Hau egin da plazo
Faltso testimoniorik
Ez inori jaso
Juramentu gaixtorik
Egiten badezu
Egunen batean kontu
Eman beharko dezu.
*Bederatzi mandamentuan
Ez dago besterik,
Ez deseatu iñoren
Senar-emazterik.
Besteren odolean
Ez hartu parterik
Anima gaixuak izan
Ez dezan kalterik
*Hamar mandamentuak
nik orain kantatu
horiek guardatziaz
har dezagun kontu
mandamentu hoiek
ongi guardatzen bategu
Maria Santisimak giatuko gaitu.
*Esteban dut izena
deitura Landa
bertso horiek para ditut
goguak emanta
animan salbaziorako
erregalo on da
ez dakienik baldin bada
ikastera on da
- 1851 urtean Esteban Llandak egindako bertsoak, Urruñan bildua
Lekukoa(k): Juan Indaburu
Artxibo-funtsa(k): Funts pribatu desberdinak
Bilduma: Jaione Cordoba Indaburu funtsa
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jaione Cordoba Indaburu
Data: 1984-01-01
Iraupena: 0:02:00
Erreferentzia: JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_16
EKE-ren artxibo-kodea: JIND_AITATXI_16
Gaia(k): Kantua eta musika
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Jaione Cordoba Indaburu
