Elkarlana, funtsezkoa

Lekukoa(k): Manex Fuchs

"Azken hamarkadan lan anitz egin dugu Ander Lipusekin eta haren inguruan lan egiten duten Artedrama eta Dejabu panpin laborategiko jendearekin. Gure helburua da Euskal Herri osoko aktoreak juntatzea sorkuntza batean, gero herriz herri zazpi probintzietan bira egiteko. Guretzat horrela lan egitea baitezpadakoa da. Errango nuke gure lanbideak berez elkarlan hori suposatzen duela; antzerkia ez da aktibitate pertsonal bat. Nik aipatzen dudan antzerkiaren funtsak, herriari, herrigintzari kasik loturikoak, talde lana, partaidetzak sortzea suposatzen du.

Hori dena egiten dugu ere, sorkuntza munduan berrikuntzarik ez litzatekeela existituko modelo ekonomiko berriak asmatu gabe. Partaidetza berriak sortzen ditugun heinean, modelo ekonomiko berriak sortzen goaz ere bai. Ez dut halako pretentsiorik, gauza konkretuak aipatzen ditut. Adibidez, 60 data egiteko nola egiten dugu? Zein sare hunkitzen dugu? Horiek hautuak dira, sorkuntza batetik bestera alda daitezkeenak. Batentzat sare ofizialengana joko dugu edo alderantziz «sasi sarea» deitzen dugun horretara joko dugu, alegia, gaztetxeetara edo beste antzokiak ez diren egitura ezberdinetara. Mila bide badira eta horiek hartzeko partaidetzak funtsezkoak dira."


Lekukoa(k): Manex Fuchs

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-06-16

Iraupena: 0:02:45

Erreferentzia: EKL-6-5

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-6-5

Gaia(k): Ekonomia eta industria, Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.