Kanpotik euskaraz lan egitea nola ikusia den

Lekukoa(k): Manex Fuchs

"Lehen, lana aipatzen nuen eta horretan betebeharra dagoela batetik, metodo zehatz batekin eta bestetik aktibitatea; ondare immateriala aktibitate horren baitan kokatzen dut. Sortzeko eta kulturarako den diru gehiena erabiltzen da aipatutako egiturak, edo alde "materiala" hori iraun arazteko; beste partearentzat, immateriala eta nonbait "aktibitatea" dena, "sua" dei dezakeguna, horretarako gutxi gelditzen da finean. Hori egia da hemen zein ustez "garatuak" diren herri gehienetan.

Gure burua horretan ikusten dut, su horretan. Eta gero bada su bazterra, ederki zaintzeko ordainduak diren hainbat jenderekin, funtseko eta beharrezko lana izan daitekeena ere, suaren ingurua zaintzeko. Gero, guzti hori nola antolatzen den? Hor ikusmolde ezberdinak sortzen dira. Nire iritzia emateko, Euskal Herri honetan anitzetan su bazterra zaintzen dugula erakusteko, besteak bezain ongi egiteko gai garela agertzeko ahaleginetan, lortzen den gauza bakarra da, kasik besteak bezain ongi egiten dakigula, normalean lortzen duzuna da, kasik bestea bezain ongi egitea. Gainera zurea den nortasun hori galtzen duzu bide horretan. Horretan dugu arazoa. Hain zuzen material horrek immaterialari askotan gehiegi mugatzen dio lekua."


Lekukoa(k): Manex Fuchs

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-06-16

Iraupena: 0:02:48

Erreferentzia: EKL-6-7

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-6-7

Gaia(k): Antzerkia, Euskararekiko atxikimendua


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.