Zer da euskaldunok euskaraz bizitzeko martxan jartzen duguna?

Lekukoa(k): Manex Fuchs

"Galdera bat asmatzekotan: "Zer da euskaldunok euskaraz bizitzeko martxan jartzen duguna?" Euskaldun zaharrak laster joanen zaizkigu eta alimaleko erronka datorkigu gainera. Ni erronka zale naiz eta Axut! diot berriz ere.

Nola eginen dugu euskaraz gure bizia asmatzeko, gure argota, idatziaren eta ahozkoaren arteko zabaltasun, ezberdintasun eta aberastasun guztia asmatzeko? Nola lortu bizi hori euskaraz, besteek inposatutako erreserbetan mugatuak egon gabe? Indianoen erreserbez ari naiz, izan ere horretara joan behar genuke, behintzat horretan saiatzen ari dira aspaldi honetan. Ez naiz gizon baikorra orokorrean, ez dut uste partida erraza dugunik; normalki galdu behar genuke... Baina berriz ere euskaldun gisa hor da interesgarria bilakatzen, normalki partida galdua dugu... Partida interesgarria izanen da beraz!"


Lekukoa(k): Manex Fuchs

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-06-16

Iraupena: 0:02:05

Erreferentzia: EKL-6-9

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-6-9

Gaia(k): Euskararekiko atxikimendua


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.