Leon Dongaitz, euskal pilotaria

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honek Léon DONGAITZ pilotariaren erretratu bat proposatzen du. Txapeldun ohiak, 87 urte dituela, esku huska jotzen du Urrunako trinketean, bakarrik eta beste pilotari bazuekin, hauen artean Joseph LADUCHE eta Jean-Baptiste HARAMBILLET. Elkarrizketa luze batean, bere oroitzapenak kontatzen ditu, 16 urtetan hasi zen pilotari profesional gisa. Pilota munduan izan dituen erreferentzia batzuk ere ematen ditu. Charlie Chaplin eta Maurice Ravel ezagutu dituela kontatzen du.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047672

Grabaketa herria: Urruña

Data: 1973-05-07

Iraupena: 0:15:00

Media mota: Bideoa

Gaiak: Pilota


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.