Bere ibilbidea
"Gaur, gazte bat etorriko da estudiora nire lana hurbilagotik ezagutzera eta hori erranen diot: "Pasio bat, gogo bat duzunean, ez da nahikoa gogoa edukitzearekin bakarrik, motibazio handi bat behar duzu, eta hura, soka luze bat bilakatuko da zure ibilbidean, soka finkoa, zeinen gainean bermatuko zaren aitzinatzeko". Lana, lana eta lana behar da, egiten dena ikusi eta besteei motibazio handia erakutsi behar diezu ere; ez duzu bidea bakarrik egiten, inguruan duzun jendea erakarri behar duzu zure mugimendura. Nire funtsezko gogo bat izan da hasieratik, baina ez naiz bakarrik egon. Lizeoko arte irakasle bat nire atzetik egon zen garai batean, nire burasoak ere hor egon dira beti. Hori izan da lehen urratsa. Bigarrena, nire familia da, nire emazteak lagundu nau asko, berak lan finko bat edukiz, lan honetan ditugun gora beherak gainditzen lagundu nauelako."
Lekukoa(k): Marko Armspach
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2020-01-23
Iraupena: 0:01:47
Erreferentzia: EKL-15-2
EKE-ren artxibo-kodea: EKL-15-2
Gaia(k): Marrazkilari
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.