Oroitzapena jorratu objektu garaikideak sortzeko

"Bai estudiora deitu dute Gipuzkoako diputazioko museo guztien ondarea biltzen dituen egoitzatik, beste arkitektura eta diseinu estudio batzuek bezala, galdeginez objektu tradizionaletatik zerbait sor genezakeen. Guk antzeko beste ariketa batzuk egin genituen jada. Alkirentzat adibidez Azpeitia aldera joan ginen, gaztainondoz eginiko saski egile batzuen ikustera. Euskal Herriko azkenak dira. Horiekin sortu genuen kolekzio berria. Memoria lantzeko ariketa horiek ez baditugu automatikoki egiten ere, biziki interesgarriak iruditzen zaizkigu. Euskal Herrian zerbait eskas baldin bada, memoria da. Euskal Herria ainitz aipatzen da, Pays Basque are gehiago baina memoria eskasa da alor guztietan, bai arkitekturan, diseinuan, etnografian... Iruditzen zaigu inportante dela herri honetan gauza ainitz egin dela jakitea; eta gauza anitz egiten dira hemen, ongi eginak ere; lanarena herri honetan ez da topiko bat ene ustez. Gero hortik atera dira objektuak, grafismoak, egiteko moduak eta memoria hori jorratzea izan daiteke gauza berriak sortzeko iturria.

Konkretuki Gipuzkoako aldundiaren lan horretan pirograbura hartu dugu. Idiek lepoko bat zeramatzaten apaingarri eta askotan errez, pirograbura bidez, apaindua zen, hor grafismo xume batzuk baziren...Hortik hasi gira ikusten zer atera daitekeen eta horretan ari gira, oraindik ez dugu bukatu."

Lekukoa(k): Jean Louis Iratzoki

Herria: Azkaine

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-02-14

Iraupena: 0:03:12

Erreferentzia: EKL-8-12

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-8-12

Gaia(k): Lanak eta jakinduriak, Ikerketa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

Jean Louis Iratzoki

Jean Louis Iratzokik (1965, Donibane Lohizune) Azkainen kokatu du Iratzoki Lizaso, industria diseinu estudioa. Parisen, barne arkitekturan –Boulle Eskolan– eta Madrileko Diseinu Industrialean Eskola Esperimentalean diplomak lorturik, lankideekin ari da orain Euskal Herria, Kanada, Frantzia, Espainia, eta beste bazterretako enpresa andanarekin lanean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.