Artzaintza Zuberoan
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honetan ikus daiteke zer nolako lana egiten duen artzain batek Zuberoako mendietan. Kaiet izeneko artzainaren eguneroko bizia segitzen dugu, Zalgizetik abiatuz eta altuerako alhapideetaraino. Mendiko arditegian iragaten duen egonaldia kontatzen du elkarrizketa batean. Emankizunaren amaieran, Arrantzaleak abesbatzak "Arrain salda" eta Etxahun Iruri-k idatzitako "Agur Xiberoa" abestiak kantatzen ditu.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047644
Grabaketa herria: Zalgize-Doneztebe
Data: 1971-11-08
Iraupena: 0:14:56
Media mota: Bideoa
Gaiak: Artzaina, Abere hazkuntza
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).