© Zaldiero

© Zaldiero

Roger Idiart

1931 / 2009
Afiliazio herria: Azkaine

Roger Idiart Azkainen sortu da 1931ko urtarrilaren 15ean.

Mixel bere anaia apezaren ildoa segitzen duela, 1955ean apezten da. Erakasle da Oloruen, gero Hazparnen eta ondotik Uztaritzeko seminario ttipian.

1971n, erretor izendatua da Zalgizen. Han zuberera ikasten du, eta Etxahun-Iruri bertsulari famatuaren adiskidea bihurtzen. Olerkiak eta kantuak idazten ditu, bai eta bi pastorala.

23 urte Xiberoan egon ondoan, Lapurdin izendatua da erretor, Ainhoan eta ondotik Zuraiden, bere heriotza arte.

Piarres Larzabal bere herritar idazle maisua bezala, abertzaletasunean engaiatu zen, distantzia atxikiz apezgo misioa eta politika artean. Enbata mugimenduan parte hartu zuen, bai eta geroago Herriarekin, Euskal Herriko etorkizunaz, hizkuntzaz eta gatazka politikoaren konpontzeaz axolatzen den apez euskaldunen taldean. Euskal preso politikoen aldeko militanteak oroit dira zein kartsuki parte hartu zuen Roger Idiart apezak haien dinamikan. 1990 hamarkadan, Batikanora joan zen euskal delegazioarekin 7 probintziak bilduko zituen euskal Eliza baten aldarrikatzera.

Nortasun azkarrekoa, umoretsu eta alaitsu, irudimen eta sormen handiko gizona zen.
Aitzindari, euskarazko irrati baten animatzaile izan da 1960 hamarkadan, Jean Garreto Paristar berriketariaren inguruan muntatu estudioetan, udan, Biarritzeko kasinoan.

Roger Idiart 2009ko abuztuaren 27an zendu zen, 78 urtetan.

Ikus ere

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-3 Artzaintza Zuberoan 1971 0:14:56 Maite Barnetche
2 MB-184 Etxahun Iruri : lehen partea 1981 0:14:59 Maite Barnetche
3 MB-185 Etxahun Iruri : bigarren partea 1981 0:15:13 Maite Barnetche
4 MB-214 Aita Larzabal (1. zatia - Frantsesezko azpitituluekin) 1982 0:15:10 Maite Barnetche
5 MB-258 Koblariak Xuberon 1984 0:15:12 Maite Barnetche
6 MB-263 Xuberoko elizak 1984 0:15:07 Maite Barnetche
7 MB-282 Laugarren korrika 1985 0:14:41 Maite Barnetche
8 MB-299 Pierre Topet Etxahun Barkoxekoa – 1. partea 1986 0:14:37 Maite Barnetche
9 MB-300 Pierre Topet Etxahun Barkoxekoa - 2. partea 1986 0:14:30 Maite Barnetche

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.