Covid krisia

Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

"Hastapen batean bazen horrelako harridura handi bat, uste dut denak zur eta lur gelditu ginela pixka bat, bazen zirrara bat bezala kasik, oharturik momentu historiko bat bizitzen ari ginela. Haurrak pozik eskolak hetsirik, guk gaztetan askotan itxoiten genuen horrelakorik; tarteka, elur handia zelarik, eskola egun batez hesten zuten eta horrekin gu pozik, baina hori ere gutitan gertatzen zen. Orduan hastapenean, kasik baikor hartu dugu egoera eta egia da gauza baikorrak atera direla. Nik itxialdia aski ongi bizi izan dut, kenduta halere entzuten nuela nire inguruan musikagintzan ari direnak musika sortzeko denbora hartzen zutela; eta nik itzulpenak banituen honaino, gehi haurren etxeko lanak eta istorio, beraz nire kasuan, ez da batere pausaldia izan. Bestalde, tokiz ez aldatzeak geldiarazi du pixka bat motor hori. Gero udan iduri du arazoak ahaztu direla, ekonomia berpiztu behar zelakoan. Ni Donibane Lohitzunera etortzen nintzelarik udan, harritua gelditzen nintzen jendetza handia ikustean. Gero ulertzen da, jendeak aire freskoa nahi izatea, itsas airea ez dugu guk bakarrik maite. Baina orain egoera luzatzen ari da halere. Semea kolegiora doa maskarekin egunero, bestak gelditu dira, etxean afariak egiten dira baina bai sentitzen ari naiz luze egiten ari dela. Denak bezala, eriak gurutzatzen ditut eta espero dut egoera horrek ez duela sobera iraunen."


Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-12-15

Iraupena: 0:03:04

Erreferentzia: EKL-20-14

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-20-14

Gaia(k): Lagunartea eta familia, Osasuna, Kultura


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.