Zubeldia familia eta musika

Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

"Norbaitek erran zidan noizbait Zubeldia familian geneen ordez notak ditugula. Nik pertsonalki ez dakit partitura bat irakurtzen; notak non diren gutxi gora behera badakit baina musikan eta kantuan naturala da. Etxean, noiznahi gutariko bat hasten da kantatzen eta beste batek bigarren boza eginen du pentsatu gabe, espontaneoa da. Oroitzapen biziki on bat badut, txikitan sukaldean afal ondoren, denak kantuz hasten ginen baina gure buruak bortxatuz gaizki kantatzera, bakoitzak ahal bezain boz itsusiena lortu behar zuen baina denek elkarrekin zerbait sortzen genuen. Plazer handia zen, irri anitz egiten genuen. Musika elektronikoarekin ere batzuetan saiatzen gira soinua zikintzen, hori maite dut. Beraz bai beti izan da musika baina inoiz ez da izan kontserbatoriorik, solfeorik, beraz ez dut sekula sentitu obligaziorik, musika beti izan da adierazteko, askatzeko eta ongi pasatzeko tresna."


Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-12-15

Iraupena: 0:01:50

Erreferentzia: EKL-20-8

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-20-8

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.