Antzezlan baten sortze prozesua

Lekukoa(k): Manex Fuchs

"Jean Gabin frantses aktore ezagunak beti erraiten zuen filma on baten egiteko hiru gauza beharrezkoak zirela: istorio on bat, istorio on bat eta istorio on bat. Gure ideiak hortik abiatzen dira edo horren bila bederen.

Askotan ideia xume batetik abiatzen gara edo kontakizun baten hastapenetik, ingurugiro batetik. Gero zerk ematen dio abiapuntua? Bah... Mikelen istorioa dela Jasonerekin biltzen dena eta hortik abiatzen den konfliktoa, oso zentzu zabalean, Izan ere maitasun istorio bat konflikto bat izan daiteke gure ikuspuntutik. Hola hasten gira…

Gero taldean egiten dugu lan, batek istorio bat mahai gainean jartzen du eta besteek egiten dute "frontoi lana" deitzen duguna, alegia pilota bota eta batek paretaren lana egiten du pilota nora doan ikusteko. Horri esker saiatzen gira duda guztiak baztertzen bide bat atzemateko."


Lekukoa(k): Manex Fuchs

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-06-16

Iraupena: 0:02:12

Erreferentzia: EKL-6-3

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-6-3

Gaia(k): Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.