Moï Moï Kolektiboa, Baleapop eta Usopop festibalak

Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

"Ni ez nintzen sorreran egon, beranduago iritsi nintzen, Manu ezagutzearekin batera. Moï Moï lagun artean sortu zuten, denak Donibandarrak edo ingurukoak ziren eta helburua zen gauzak mugi araztea, izan ere Donibane Lohitzunen egiten ziren gauza asko zaharkituak ziren, kulturalki mitxa eskasekoak; orduan helburua zen haize fresko bat ekartzea. Kolektiboak Baleapop jaialdia muntatu zuen, hamar urtez egin dena. Iaz erabaki genuen azken edizioa egitea, hamargarren eta azken edizioa; eta erran behar dugu sudurra izan dugula izan ere 2020an ezin izango genuen egin. Ibilbide borobila izan da, horrez gain, irrati bat dago orain eta beti badira proiektuak ezker eskuin, sortzekotan edo sortuak, burbuila kulturala da. Usopop festibala sortu zen ere eta Baleapopeko jendeak ezagutzen zituzten Sarako antolatzaileak eta biziki maite zuten heien proiektua; horregatik Baleapop izen hori, kostaldeko paralelo egiteko."


Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-12-15

Iraupena: 0:01:56

Erreferentzia: EKL-20-9

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-20-9

Gaia(k): Kantua eta musika, Elkarte-giroa, Festibalak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.