Mutil zaharraren bentaja egi eta garbiak
Dozena bat bertsu berri
gaztien kontsolagarri
neure mingainak sano dan arte
nahi nituzke jarri
begiratuaz elkarri
andrerik ezin ekarri
mutil zaharraren
despedida zer den
esango det sarri.
Egon zaitezte aditzen
zahartuta nola gabiltzen,
gazte denboran ezkondu gabe,
ergelak gelditzen
ajiak zaizkit berritzen
indarrak ere urritzen,
orain jarri naiz soldatik gabe
anaiain zerbitzen.
Anaiak nauka menian
koinatak aldamenian
gazte denboraz akordatzen naiz
sasoia joanian
ez det gularik janian
beti gau ta egun lanian
ondo eginta esker gaixtuak
gero azkenian.
*Illobak nauka arrotza:
«Ua emendik orrontza!».
Nekia franko, esker gaiztua,
alimentu otza;
soldata gabe morrontza,
begiratua zorrotza,
animosua ez dago mutill
zarraren biotza.
*Iñork nai badu ikasi
nere lirua ikusi,
mutill zarraren testamentua
irakurtzen asi;
illobak dauzkat nagusi,
indarrak juan igesi,
onez aurrera orien mende
biarko det bizi.
Hezurrak zaizkit gogortu
belarriak oso sohortu
munduiu hunetan mutil zaharraren
inbidia nork du
andrerik ez nuen hartu
orain anparo behartu
fraile nahita ere ezin naiteke
konbentuan sartu.
*Engañatu naiz ederki,
merezi baño obeki,
neskatxak ere ez dirate nai
aterik iriki;
badute milla aitzaki,
gaztiaguak izaki,
estimaziyo txarra nola dan
mutill zarrak daki
Mutilak bere zaharrian
neskatxak ere indarrian
egun guztian haien fardelak
neure bizkarrian
gero ilunabarrian
estimazio txarrian
ibiltzen naute soineko galtzak
kendu beharrian.
*Lenago erromerian
dama gaztien erdian,
jita ta bira ibiltzen nitzan
panparroikerian;
oraiñ tristura begian,
nago estado erorian,
pipa bat artu ortzian eta
suaren guardian.
*Mutill zarraren pobreza
iñork ikusi nai-eza,
eskarmentua duenik bada
konsidera beza;
bakardadedo tristeza,
nork izango ez du pereza,
illobarentzat utzi bearra
bere interesa.
Nik daukadan ganantzia
badago zeini utzia
bi alkandora galtza pare bat
anaiak hautsiak
hau da esperientzia
munduko diferentzia
mutil zaharrari tokatzen zaio
orlako jantzia.
*Orra illoba gaztiak
nola dauzkadan trastiak,
irabazirik ez du izango
oiekin sastriak;
enredo eta nastiak
orla dagoen tristiak,
ala ere ezin eskarmentatu
nerekin bestiak.
*Onekin amairugarren
premizia edo amarren,
ondorenguen eskarmentua
egongo da emen;
ezkon zaitezte lenbailen,
sasoia juan baño len,
orra nik esan mutill zarraren
istullua zer den.
- Xenpelar
Témoin(s) : Juan Indaburu
Fonds d'archives : Fonds privés divers
Collection(s) : Fonds Jaione Cordoba Indaburu
Collections de témoignage(s):
Collecteur(s) : Jaione Cordoba Indaburu
Date : 01-01-1984
Durée : 0:02:15
Référence : JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_24
Code d'archives de l'ICB : JIND_AITATXI_24
Thème(s) : Chant et musique
Droits et conditions de reproduction
© Jaione Cordoba Indaburu
