Zer da Mintzoak?

Ipar Euskal Herrian ahozko memorio kolektiboaz egin ikus-entzunezko grabaketak ezagutarazi nahi ditu plataforma honek.

Euskal kultur erakundeak sortu du eta kudeatzen 2016. urteaz geroztik.

Gehiago jakin

Bildumak ezagutu

Gai desberdinen inguruko lekukotasun-bildumak eta erreportaje tematikoak apailatu ditugu gure ahozko ondarearen aberastasuna eta aniztasuna agerian emateko gisan.

Zapatagintza Hazparnen (1950-1970)

Euskal kultur erakundeak, ELEKETA ahozko memoriaren bilketaren programaren baitan, zapatagintzak Hazpandarren gogoan utzi aztarnak (bigarren mundu gerlatik landa) bildu ditu, zonbait lekukotasun grabatuz. Hemen dago bilketa horren lagin bat.

II. mundu gerla garaia Iparraldean (1939-1945)

Euskal kultur erakundeak ELEKETA ahozko memoriaren ikus-entzunezko bilketaren karietara II. mundu gerlari buruz grabatu zonbait lekukotasun zatiren hautaketa.

Lekukotasun zatiak

Atari honetan zerrendatuak dira: 1217 grabaketa, 1014 lekuko, 7446 pasarte, 6319 bideo/soinu entzungai. Bilaketak egin artxibo-funtsen, lekukoen, herrien edota gaien zerrendak baliatuz.
Play EKE video

Euskalkien garrantzia

Marie-Jeanne MINABERRY

1 min

Play EKE video

Abertzalegoa gaizki ikusia

Jean (Jeannot) GOYHENECHE

2 min

Play EKE video

Arbonako elkarteen garapena 1970-1980 urteetan eta tokiko irratiak

Laurent APESTEGUY , Mirentxu APESTEGUY

5 min

Play EKE video

Albadakak Larrainen

Julien BARNEIX

6 min

Etorri gure egoitzara

Gai baten inguruko ikerketa daramazu eta lekukotasunak bilatzen dituzu? Atari honetan aipatuak diren baina ikusgai/entzungai ez diren artxiboekin interesa daukazu?

Gure Uztaritzeko ahozko ondarearen kontsultaguneak lagunt zaitzake.

Ipar Euskal Herriko ahozko ondarearen kontsultagunea

Euskal kultur erakundea

Lota Jauregia
Uztaritze (Lapurdi)
Gehiago jakin
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.