EKE-k transkribatu du 1917an Antoine Suhas presoak Alemanian idatzi gutuna

2021-04-21  ¦  Lehen mundu gerla (1914-1918)

Antoine Suhas Arrangoiztarra 14ko gerlan lau urte pasa egon zen preso Alemanian. Prusiako Komisio fonografikoak egin zizkion grabaketetaz gain, gutun autobiografiko luze bat idatzi zuen, "Eskualdun baten letra mila bederatzi ehun eta hamazazpian". Euskal kultur erakundeak interes handiko altxor hau bere osotasunean argitaratzen du hemen, Jasone Salaberriak eta Kattalin Totorikak egin transkripzio lanei esker.

Antoine

© PK 1094/95/1103. Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin

Prusiako Komisio fonografikoak grabatu zituenen hamar Euskaldunen artean (ikus Alemaniako 1914-1918ko Euskal presoen grabaketak), Antoine Suhas joriena izan zen ordu bat eta 11 minutu grabaketekin, horien artean "Eskualdun baten letra mila bederatzi ehun eta hamazazpian" gutun luzearen hastapena.

Berlingo Humboldt Unibertsitateko Lautarchiv-ek soinu-artxibo kopiekin batean Euskal kultur erakundeari utzi dokumentazioan, letraren eskuizkribua arribitxi baten pare agertzen da.

Stolberg-en zelarik idatzia 1917ko agorrilaren 1ean, Antoine Suhas-ek aurkezpenaz gain zehatz-mehatz deskribatzen ditu: 1914ko abuztuaren 1etik 1917 arteko ibilbidea; orduko baserri giroa eta garaiko eskulanak Euskal Herrian gerla deklaratu egunean; mobilizazio eguna; gerlara partitzea Baionatik eta lehen guduak; etsaien eskuetara erortzea eta presoaldia Alemanian; gerlaz dituen pentsaketak, sorterrian utzi ahaideak beti gogoan dituela.


Letra bi bertsiotan aurkezten da:

Xehetasunak

Oihartzun mediatikoak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.