Angeluko ikastetxe teknikoa
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honek Angeluko Ikastetxe Teknikoa (gaurko Cantau lizeoa) aurkezten digu. Lanbide irakaskuntza ematen duen ikastetxe honek gazteak etxegintza arloko lanbideetara prestatzen ditu. Jean-Pierre Etcheverry omonierrak gidaturik, kazetariak eraikinak eta parkea erakusten dizkigu, bai eta ikasleen lana hainbat tailerretan ere: zuraren pikatzea, tindaketa, igeltserotza, ikasleek egindako frontoi baten eraikuntza. Ikasle batzuk eta ikasle ohia den irakasle bat elkarrizketatuak dira. Gazteen geroaz mintzo dira.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047684
Grabaketa herria: Angelu
Data: 1974-03-04
Iraupena: 0:15:18
Media mota: Bideoa
Gaiak: Hezkuntza
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).