"Bi mandozainak" (I)

Oraindik ez da sarean eskuragarri pasarte hau. Laguntzarik behar baduzu, sar gurekin harremanetan .

Ipuinaren lehen partea.

Oharra grabaketa datari buruz: fitxa egiturak preso bakoitzari bere grabaketa guztientzat egun bakar bat baizik ematera mugatzen baitigu, informazio zehatzagoa aurkituko duzue Berlingo erakundeen katalogoetan, pasarte bakoitzeko kanpo loturan klikatuz. 

Lekukoa(k): Antoine Suhas

Herria: Arrangoitze

Artxibo-funtsa(k): Prusiako Komisio fonografikoaren artxiboak (Alemania)

Bilduma: Lehen Mundu gerlako euskal presoen grabaketak (1916-1917)

Elkarrizketatzailea(k): Königlich Preußische Phonographische Kommission, Hermann Urtel, Georg Schünemann

Data: 1916-03-19

Iraupena: 0:02:35

Erreferentzia: BER-09-32

Prusiako Komisio fonografikoaren artxibo-kodea : PK 1083

Kanpo lotura: http://www.sammlungen.hu-berlin.de/dokumente/12463/

Gaia(k): Ipuinak, mitoak eta istorioak


Transkripzioak

Telekargatu transkripzioa

Jatorrizko transkripzio fonetikoaren (artxiboetan ez dago transkripzio ortografikorik) eta frantses itzulpenaren bertsio numerikoak Jasone Salaberriak eginik. 


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Sammlung Phonographische Kommission VII WS 238, Ethnologisches Museum, Staatliche Museen zu Berlin-PreuBischer Kulturbesitz / © Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin

Euskaldun honen grabaketak Alemaniako bi erakundetan artxibatuak dira: argizarizko zilindroak Berlingo Etnologia Museoan, eta disko gramafonikoak Humboldt Unibertsitatean. Hots, kasuaren arabera, bi jabego ezberdin baditu. Humboldt Unibertsitateko artxiboen eskubideak zainduak dira. Kontsultagarri dira Euskal kultur erakundeko egoitzan (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera). Etnologia Museoak artxiboen soinuak eta dokumentuen irudi numerikoak mintzoak gunean zintzilikatzea baimendu digu, eta horretarako zinez eskertu nahi dugu.

Antoine Suhas

Antoine Suhas, Arrangoitzen sortua 1885ko azaroaren 8an, istripuz hil zen 1946an, eiherazain izateaz gain egiten zuen postari (edo faktur) lanetan ari zelarik. Mathieu Suhas Bardoztarraren eta Sabine Doyharçabal Uztariztarraren semea.

1910ko ekainaren 4ean ezkondu zen Marie-Jeanne Daguerrekin eta 3 haur ukan zituzten. Bi, gerla aitzin sortuak Arrangoitze Errotahandian, Marguerite (1911-2004) eta Martin (1912-2002), eta hirugarrena, Jean-Baptiste, gerla ondoan.

Soldadoaren eta gerlako presoaren ibilbidea

Soldadogoa 1906an hasia 49garren Infanteria erregimentuan, erreserbako erregimentura pasa zen 1908an. Harrera onagatik saristatua izan zen (certificat de bonne conduite).

1914ko abuztuaren 1eko mobilizazioarekin, 249. Infanteriako erregimentua integratu zuen abuztuaren 4ean. Alemanek hartu zuten Craonnellen (Aisne eskualdea) 1914ko irailaren 20an, eta preso sartu Zerbsteko preso kanpamenduan. 1915ko azaroaren 8an Merseburgeko kanpamendura igorria izan zen, Nazioarteko Kurutze Gorriaren gunean dagon Kommandanturreko agiriaren (P 32191) arabera.

Prusiako Komisio fonografikoak bertan grabatu zuen 1916ko martxoaren 19a, 20a eta 22an. 1917ko abuztuaren 1ean Stolbergen grabatua izan zelarik, Antoine Suhasek bere gutunaren eskuizkribuan zehaztu zuen du 8garren konpainiakoa zela eta 13714 zenbakia zekarrela.
Komisioak hizkuntzaren eta musikaren ikerketarako hautatu zituenen 10 euskaldunen artean, Antoine Suhas da gehienik grabatua izan dena, Joseph Jaureguiber zuberotarrarekin. Eman duen testu librea, "Eskualdun baten letra mila bederatzi ehun eta hamazazpian" gutun autobiografikoa, alderdi askotarik interesanta da, uzten digun lekukotasunagatik: mobilizazio eguna Euskal Herrian, gerlaren hastapenak, preso egonaldia eta harremana Alemanekin, gerlari buruzko gogoetak, herrian utzi duen familiaz griñaturik.

Gerla bururatu ondoan, Alsaziatik herriratua izan zen 1919ko urtarrilaren 8an: bere izena Nazioarteko Kurutze Gorriaren gunean dagon zerrendan (P 102119) agertzen da. 49garren Infanteria erregimentura sartu zen martxoaren 22an. Etxera igorria izan ondoan, Arrangoitzera itzuli zen.
Eskuineko zangoan ukan hausturaren ondorioz, %20eko gerlako pentsionea ukan zuen. 1934ko urriaren 15ean armadako betebeharretaz osoki libratua izan zen.

Euskal kultur erakundeak nahi du zinez familia eskertu, eskaini dion harrera onagatik eta eman dizkion xehetasunentzat, bereziki Michel Suhas arbonarra, Antoine Suhasen semetxia, eta Marie Domingin Oyharçabal sortzez Suhas, basusarrikoa, Jean-Baptiste Suhasen alabatxia.

Iturriak :

- Prusiako Komisio fonografikoaren fitxa © Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin (EKEn kontsultagarri)

[sarean]:

- Frantses Armadaren erregistroko fitxa © Pirineo-Atlantikoetako Artxibo Zerbitzua
https://consultarchives.le64.fr/registre_militaires/83678
- 1914-1919 gerlako presoen Nazioarteko Agentziaren artxiboak, Nazioarteko Kurutze Gorria Komitearen gunean: https://grandeguerre.icrc.org
- http://prisonniers-de-guerre-1914-1918.chez-alice.fr/

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.