Ondare immaterialaz duen ikuspundua

Lekukoa(k): Elsa Oliarj-Inès

Justuki Basaide filman, bazen halako galdera bat: Noiz hasten da tradizioa? Mixel Etxekoparrekin, Tradizio-traizio hitz jokoaren inguruan irri anitz egin dugu. Jean-Mixel Bedaxagarrekin ere anitz hitz egin dugu gaiari buruz eta eztabaidatu ere bai. Izan ere, tradizioak atxikitzearen alde dago, adibidez, neskek dantza batzuk ez egitearen alde eta abar. Nik ateratzen dudan ondorioetako bat da, tradizioak galtzen direla, jendea hiltzen baita eta ongi dela horrela. Baina egoten dena, gure barnean egoten dena da bizirik gelditzen dena, eta hori da inportantea. Nire lagunarekin, arte garaikidea ekartzeko proiektuaz hitz egitean gai hori anitz aipatzen dugu. Izan ere, hemen, dantza, pastorala, kantua eta beste kultura alorrak nagusi diren eskualde honetan, nola egin, bakarrik hiri handietan ikusten den arte garaikidea sartzeko?

Nola lortu arte garaikidea proposatzeko atea? Nire ustez, trankil zarelarik tradizioekin, sorkuntza sar dezakezu. Hori izanen da gure helburua, hori izanen da gure lana, atzemaitea leku ona tradizioaren eta sorkuntzaren artean. Jende askok helburu berdina dugu, baina hemen Xiberoan egia da tradizioak leku handia duela. Nik ere anitz maite ditut maskaradak, hemengo kantuak, hemengo hizkuntza eta abar. Horrek dit ere itzultzeko gogoa eman nonbait. Jende anitz borrokatzen ari da horren alde eta ongi da, baina hori ez da nire borroka.


Lekukoa(k): Elsa Oliarj-Inès

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2023-09-22

Iraupena: 0:03:26

Erreferentzia: EKL-35-EKL 35-6

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 35-6

Gaia(k): Kultura, Ondarea


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.