Hitzekin jolasteko gogoa

Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

"Bai, bada gustatzen zaidan zerbait hitzekin jolastea. Egia da nire buruan idatzia presenteago dagoela, beti iruditu zait ahozkoan askoz traketsago naizela. Bertso eskolan, gazte gaztetatik hasi ginen ere eta horrek eman zigun aukera bat hitzekin jolasteko; gainera, bertso eskola aisialdirako espazio bat eta lagunekin ongi pasatzeko gunea zen guretako. Horretan hasi nintzen hitzekin jolasten. Gero idatzizkoa beti izan da gustatu zaidan zerbait. Orain arte niretzako egiten nuen, idazteak laguntzen ninduelako asko, egunerokoetan, nire gauzak ateratzeko. Fikzioa sortzea ere gertatu zait noizbait, baina niretzako beti. Orduan bai hitzekin jolastea eta horrekin sortzea gustatzen zait."


Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-28

Iraupena: 0:01:07

Erreferentzia: EKL-16-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-16-1

Gaia(k): Kazetaria, Bertsularitza, Literatura eta irakurzaletasuna


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.