Oskarbi musika taldea eta Orai Bat dantza taldea

Lekukoa(k):

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honek euskal kantu eta dantza ikusgarria erakusten du. Eszenatokiaren gainean, Donostiako OSKARBI taldea eta Baionako ORAI BAT dantza taldea ikus daitezke. OSKARBI taldea lau kantariz osatua da: hiru emazte (hauen artean Bakartxo MARITXALAR eta Maite AZKORRETA) eta gizon bat, Antton Valverde. Taldeak "Ituringo arotza" eta "Xoxoak galdu du burua" abestiak kantatzen ditu. Orai Bat taldeko musikarien artean, Jean-Pierre AREN albokariak " Uso xuria " doinua jotzen du. Baionako dantzariek "Jorrai", "Matelotak" eta fandango bat dantzatzen dituzte.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06040291

Grabaketa herria: Baiona

Data: 1972-05-08

Iraupena: 0:16:16

Media mota: Bideoa

Gaiak: Dantza, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.